Altsasuko jubilatu elkartean gurpil aulkian zeuden pertsonak sartzeko norbaiten laguntza behar zuten udara arte. Besteen menpe ez egoteko automatikoki irekitzen atea jarri zuten. Lanak egiteko La Caixa fundazioaren 2.000 euroko dirulaguntza izan du jubilatu elkarteak. Aita Barandiaran adinduen egoitzan, berriz, eguneroko fisioterapia-zerbitzua ezarriko da egoitzako erabiltzaileen mugikortasuna eta autonomia hobetzeko. Erakundeak horretarako 9.000 euro eman ditu.
Dirulaguntzak banatzeko ekitaldia Altsasuko udaletxean egin zen, eta bertan parte hartu zuten Jorge Garcia Cabanes CaixaBankeko Ebro lurraldeko Gizarte Ekintzako arduradunak, Javier Ollo Martinez Altsasuko alkate eta Aita Barandiaran Egoitzako Patronatuko presidenteak eta Alberto Guzman Saez jubilatu elkarteko lehendakariak.
CaixaBanken bulego-sare zabalaren bidez (Espainiako handiena), profesionalek lurralde bakoitzeko premiarik larrienak eta hurbilenak antzeman ditzakete, eta fundazioaren laguntzak bideratu, premia horiei erantzuteko. 2023an, 5.300 gizarte-erakunde baino gehiagoren ia 5.850 proiektu babestu ziren.