Urriaren 23an, asteazkena, 18:00etan, Familia Harrera Sakanaren inguruko hitzaldi informatiboa antolatu du Altsasuko, Olatzagutiko eta Ziordiko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak, Altsasuko Gure Etxean. Nafarroako Gobernuko familia saileko kide batek emanen du hitzaldia, eta tartean harrera familia zer den eta nola izan daitekeen azalduko dute.