Hogeita zortzi sari banatu ziren

Guaixe 2024ko urr. 21a, 10:47

Gizonezkoak zaldi aziendari begira.

Zaldi aziendaren morfologia lehiaketara ibarreko 22 abeltegitako 72 buru aurkeztu zituzten, gehienak Auritz arrazakoak. 

Ale guztiak, banan-banan, epaileen eta Zelai kalean bildu zen jendearen aurrean desfilatu zuten. Aurtengo lehiaketako berrikuntza izan da maila bakoitzera aurkeztutako buruen arabera banatu direla sariak. Diru saririk ez zen banatu, baizik eta Unamuno Pentsuak trukatzeko txartelak. Aurrenak sailkatu zirenek 400 kilo jaso zituzten eta bosgarrenak 200 kilo. Juan Aldaba Uharte satrustegiarrak lehiaketara aurkeztutako bost buruekin sari bana eskuratu zuen. 

Sariak

5 urtetik gorako hazitarakoak
1. Martin Ezkurdia Barasoainena, Arbizu.
2. Juan Aldaba Uharterena, Satrustegi.

3 eta 5 urte bitarteko hazitarakoak
1. Martin Ezkurdia Barasoainena, Arbizu.
2. SAT Gonzalez Percazena, Ziordia.
3. Patxi Legarra Zubiriarena, Zuhatzu.

Behorrak pottoarekin
1. Juan Aldaba Uharterena, Satrustegi.
2.  SAT Gonzalez Percazena, Ziordia.
3. Javier Agirre Mundiñanorena, Etxarri Aranatz.
4. Jose Ramon Canorena, Urdiain.
5. Patxi Legarra Zubiriarena, Zuhatzu.

Pottorik gabeko behorrak
1. Erkuden Gabari Satrustegirena, Olatzagutia.
2. Juan Aldaba Uharterena, Satrustegi.
3. Fermin Unzilla Arañarena, Etxarri Aranatz.
4. Jose Javier Arraiza Mezkiritzena, Uharte Arakil.
5. Asier Alustiza Albarena, Altsasu. 

Urte beteko pottoak
1. SAT Gonzalez Percazena, Ziordia.
2. Jose Anjel Rekalde Larunberena, Zuhatzu. 
3. Xabier Bakaikoa Salcedarena, Lakuntza.

Bi urteko pottoak
1. Juan Aldaba Larunberena, Satrustegi.
2. Agustin Askarai Otamendirena, Lakuntza.

Urte beteko bihokak
1. Jose Javier Arraiza Mezkirizena, Uharte Arakil.
2. Juan Aldaba Uharterena, Satrustegi.
3. Javier Agirre Mundiñanorena, Etxarri Aranatz.
4. Jose Ramon Canorena, Urdiain.
5. Ruben Araña Ziordiarena, Etxarri Aranatz. 

Bi urteko bihokak
1. Gabriel Abajorena, Altsasu. 
2. Patxi Xabier Astiz Auzmendirena, Ihabar.
3. Fermin Unzilla Arañarena, Etxarri Aranatz.