2024/10/24 - 2024/10/27 Ostegunean, 19:00etan; igandean, 19:30ean

Zinema

'La habitación de al lado' estreinuzko filmaren emanaldia

'La habitación de al lado' estreinuzko filmaren emanaldia
Iortia kultur gunea, Altsasu

Urriaren 24an eta 27an, osteguna eta igandea, Pedro Almodobar zinemagilearen eta Julianne Moore eta Tilda Swinton protagonizatzen duten La habitación de al lado filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunearen areto nagusian.

Sinopsia: Ingrid eta Martha oso lagunak izan ziren gaztetan. Biak aldizkari berean lan egiten zuten, baina Ingrid autofikzioko eleberrigile bihurtu zen eta Martha gerrako erreportari. Bizitzaren zirkunstantziek banandu egin zituzten, eta, urte askotan kontakturik izan gabe egon ondoren, berriz ere muturreko egoera batean aurkitzen dira...

Saioak:
Urriak 24, osteguna, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto nagusian (4,5 euro).
Urriak 27, igandea, 19:30ean, Iortia kultur gunearen areto nagusian (aurretik, 5 euro; egunean bertan, 6 euro).

Hizkuntza: gaztelania.