2024/10/28 19:00etan

Zinema

'Tasio' filmaren emanaldia, pelikularen urteurrenean

'Tasio' filmaren emanaldia, pelikularen urteurrenean
Iortia kultur gunea, Altsasu

Urriaren 28an, astelehena, 19:00etan, Montxo Armendariz zinemagile nafarraren eta Patxi Bisquet, Amaia Lasa, Nacho Martinez eta Jose Mari Asin aktoreek protagonizatutako Tasio film mitikoaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean. Emanaldiaren ondoren filmaren egileekin solasaldia izanen da. Saioa Nafarroako Filmategiak filmaren estrainaldiaren 40. urteurrenean antolatutako atzera begirakoaren barruan antolatu dute.

Sinopsia: Tasio Urbasaren oinean dagoen herri txiki batekoa da.  Zortzi urterekin, familiaren beharrengatik, mendian hasi zen lanean. Hamalau urterekin, tradizioari jarraituz, ikazkin egin zen, eta garai hartan, herriko dantzaldian, Paulina ezagutu zuen, urte batzuk geroago bere bizitzako emakume eta bere alaba Elisaren ama bihurtuko zena.

Saioa:
Urriak 28, astelehena, 19:00etan, Iortia kultur gunean (euro bat).