La Encinak Etxe Erregionalen Federazioaren kultur astean parte hartu zuen

Guaixe 2024ko urr. 23a, 11:43

Nafarroako Gobernuak etxe erregionaletako ordezkariei harrera egin zien. UTZITAKOA

35. Kultur Astea joan zen astean Iruñean ospatu zuten. 

Nafarroako Etxe Erregionalen Federazioak bere 35. kultur astea ospatu zuen lastailaren 17tik 20ra, ostegunetik domekara. Aurten antolakuntza Kantabriako etxearen ardura izan zen. Martzilla ezagutzeko txango eta bazkariarekin despeditu zen egitaraua, baina aurreko egunetan Iruñean garatu zen. Larunbatean Ana Ollo Hualde bigarren lehendakariorde eta Memoria eta Bizikidetza, Kanpo Ekintza eta Euskara kontseilariak harrera egin zien Nafarroako Jauregian. Bertan, hainbat etxe erregionaletako ordezkariekin batera, Altsasuko La Encina Extremadurako kultur elkarteko ordezkariak ere izan ziren.