Festetan bigantxak izateko proposamena jendaurrean

Guaixe 2024ko urr. 22a, 11:49

Aretoa bete egin zen zezenzaleen azalpenak entzuteko. UTZITAKOA

Proposamena egin zutenek antolatutako hitzaldirako aretoa bete zen.

Herrietako zezen festekiko zaletu altsasuar batzuek heldu den urteko festetan bi egunez bigantxak egotea proposamena egin dute. Hura udalari aurkeztu diote, eta altsasuarrei horren berri emateko hitzaldia antolatu zuten lastailaren 18an, ostiralean. Iortia kultur guneko areto txikia bete egin zen. Entzuleen artean gazte ugari eta udal ordezkariak ere izan ziren. Altsasuko zezenzaleek beraien proposamena azaldu zuten. Eta Albara ganadutegiko Asier Albitek eta Maddi Mendibilek bigantxen inguruko hainbat azalpen eman zituzten.