Emakumezkoen Preferente mailako bosgarren jardunaldian Altsasuk Gares taldea hartu zuen Dantzalekun. Lehen zatia oso borrokatua izan zen, baina ez zen golik egon. Bigarren zatian Garesek aurreratzea lortu zuen 69. minutuan. Altsasuk ez zuen behera egin, eta 5 minutu beranduago berdinketaren gola sartu zuen Leire Estarriagak. Ane Vegasek berehala bigarren gola sartu zuen, garaipenarena, eta 2-1 irabazi zuen Altsasuk.
Altsasuk lider jarraitzen du, orain arte jokatutako bost partidak irabazita (15 puntu). Bigarrenak, Gazte Berriak taldeak, 9 puntu ditu. Urriaren 27an, 16:00etan sailkapenean zazpigarren den Valle de Egües izango du aurkari liderrak, Sarrigurenen.