Urriaren 24an, osteguna, 11:00etan, Palestinaren aldeko elkarretaratzea eginen dute Altsasuko osasun etxean. Gaza iparraldeko hiru ospitaleak sitiatuta daudela eta pazienteen ebakuazioa ezinezkoa dela eta "haien heriotza suposatuko duen arrren" osasun langileak haiekin gelditu direla azaldu du Nasaf elkarteak; "Eta hau hemen gertatuko balitz? Gaza jartzen duen tokian Nafarroa jarri eta erantzun", gaineratu dute.