Altsasuko Udalak jakinarazi du aurtengo bigarren lauhileko ur hornidura zerbitzuko tasako ordainagiriak lastailaren 22an, atzo, kargatu zituela ordainketak helbideratuta dituztenen kontu korronteetan. Helbideratu gabeko ordainagiriak La Caixako edozein bulegotan ordain daitezke, ordainagiria aurkeztuta. Udalak jakinarazi duenez, azaroaren 24ean bukatuko da epea ur hornidura zerbitzuaren tasak borondatez ordaintzeko. Borondatez ordaintzeko epe hori iraganez gero, Diru-bilketaren gaineko Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak ezarriko dira eta tramiteak eginen dira premiamendu bidez kobratzeko.