Altsasuko feriak zirenez, CBASK-eko bi talde nagusiek euren partidak aurreratu zituzten. Gizonezkoen bigarren maila autonomikoan Humiclimaren kontra 62-60 galdu zuen CBASK Narum fisioterapiak, partida oso lehiatuan. Sailkapenean San Ignacio Nasabi da liderra (6 puntu), eta talde altsasuarra seigarren da (4 puntu). Urriaren 26an, larunbata, CBASK Narum Fisioterapiak sailkapenean laugarren eta arerio zuzena duen Egües Aranguren Mutilbasket taldea hartuko du Zelandi kiroldegian, 17:50ean.
Emakumezkoen lehen senior autonomikoan, CBASK Gorriz Tattoos taldeak 52-34 galdu zuen Larrona Clareten kontra. Hain zuzen ere, Larraona Claret da liderra (6 puntu) eta talde altsasuarra seigarren da (3 puntu). Urriaren 26an, 16:00etan, CBASK Gorriz Tattoos taldeak sailkapenean hirugarren den Ardoi Avia Zizur hartuko du.