Altsasuko Udalak ikastetxeei zuzendutako dirulaguntzak emateko deialdia egin du. Deialdiak lau lerro ditu. Alde batetik, hezkuntza-proiektu berritzaileendako dirulaguntza, zeinetan 10.000 euro banatuko diren. Bestetik, irakaskuntzara bideratutako materiala hobetzeko programen dirulaguntzak 12.000 euroko poltsa du. Horietaz aparte, eskolaz kanpoko euskarazko jardueren gastuetarako dirulaguntza dago, 2.000 euro banatuko dituena. Eta, azkenik, eremu akademikotik kanpo gauzatzen diren euskarazko jardueratarako dirulaguntza, A, B eta D ereduko ikasleei zuzenduta daudenak, 1.000 euroko zuzkidura duena. Eskabideak aurkezteko epea 2024ko azaroaren 21ean bukatuko da. Dirulaguntza deialdiaren oinarriak altsasu.eus webgunean daude.