Nasaf-ek (Navarra Sanitaria por el Alto el Fuego) Altsasun atzo egindako bilkuran Gaza iparraldeko egoera "oso dramatikoaren" inguruan gaztigatu zuten. "Hango hiru ospitaleak (Indonesiakoa, Al Awda eta Kamal Adwan) erabat setiatuta daude. Ez dago pazienteak ebakuatzeko aukerarik, ez dagoelako nora eraman, eta egoera horren aurrean, osasun-profesionalek bertan geratzea erabaki dute. Nahiz eta horrek heriotza ekarriko dien". Horregatik, "berehalako su etena eta Palestina giza laguntza sartzea" exijitu zituzten. Horrekin batera, "naziarteko zuzenbideak eskatzen duen moduan", osasun azpiegiturak eta langileak errepetazea exijitu zuten. Israelekin "maila guztietako harremanak hausteko" deia berretsi eta Teva markako botikak ez erostera deitu zuten. Azkenik, "nazioarteko zuzenbideak eskatu bezala", Israeli zigorrak jartzeko eskatu zuten.
Osassun langileek azaldu zutenez, "Israel iparraldeko eremu osoa ixten hasi zen, bi gerra-eraso suntsitzaileren ondoren: joan den urteko abenduan eta aurtengo apirilean. Orain, etxeak, eskolak, ospitaleak, kaleak eta plazak bonbardatzeaz aparte, gizonak eta mutilak emakumeetatik eta neskatiletatik bereizten dituzte leku ezezagunen batera eramateko, baina, denok susmatzen dugu zertarako". Nasaf-en iradoki du hiltzera eraman dituztela.
Israelek Gazako palestinarrak gutxienez hamarretan mugiarazi dituela nabarmendu dute, ondorioz "zeukaten guztia kendu diete, tiro egin diete, ura, janaria eta sabaia kendu dizkiete. Guraso bakarreko familiak ez ezik, anai-arrebek bakarrik osatutako familiak ere badaude, anai-arreba txikienak zaintzen saiatzen diren haur txikiak. Duela urtebete baino gehiagotik parekorik gabeko basakeriaz izutzen ari dira".
Deitzaileek azaldu dutenez, "Gazako iparralde osoa kolonizatzea erabaki dute eta, jakina, palestinarrak soberan daude". Gaztigatu dutenez, “lastailaren 10etik iparraldean dagoen guztia suntsitzen ari dira". Hango hiru ospitaleak ebakuatzeko agindua eman zuen Israelek. ""Halakorik ezin da egin, gaixo horiek guztiak heriotzara kondenatzea da, eta horixe bilatzen du, hain zuzen ere".