Urriaren 27an, igandea, 12:00etan, Txiki euskarazko familiarteko musikalaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean. Sinopsia: "Mayak, azkenaldian, konfiantza galdu du bere buruarengan: lagunek ez dute balioesten, eskolaz aldatzeko beldurrak geldiarazten du, familiak ez dizkio bere kezkak fidatzen. Uste du ez dela besteak bezain indartsua eta txikia sentitzen da. Baina, gainera, Maya etxe zahar bateko hormen artean ezkutatutako mundu ñimiño bateko biztanle ñimiño bat da!... Hori gutxi balitz, jakin ezazu bere mundua arriskuan dagoela. Indarra hartzeko eta ekiteko garaia da. Maya txikia izan arren boteretsua dela frogatzeko garaia da".
Sarrerak 4 eurotan eros daitezke Iortia kultur gunearen webgunean eta txarteldegian.