Ganbarazelai azoka

Guaixe 2024ko urr. 25a, 11:10

Urriaren 27an, igandea, bigarren eskuko azoka izanen da Iortia zabalgunean.

Azken hilabetetan, hilabetearen azken igandero bezala, Proiektuak elkarteak sustatutako Ganbarazelai bigarren eskuko azokaren edizioa berri bat izanen da urriaren 27an, igandea, 09:00etatik aurrera, Iortia zabalgunean. Goizean zehar azoka, pintxopotea eta musika izanen dira, eta edizio honetan Chuffi artistak zuzenean koadro bat margotuko du ere. Informazio gehiago 637 947 054 Whatsappean, ganbarazelai.org webgunean eta ganbarazelai sakana sare sozialetan.