Azaroaren 17an, igandea, 12:00etan, La Enana Naranja konpainiaren Kontukantari ikuskizunean oroimenean dauden abestiak biltzen dira, baina reggae, rap edo blues bezalako erritmo desberdinetara eramanez. Txotxongiloak dira protagonistak, eta haien bidez Sandrak eta Botik betiko abestiak berrikusten dituzte, nagusiek ahaztu ez ditzaten eta txikiek ikas ditzaten; guztira, euskarazko hamar haur abesti interpretatzen dituzte. Sarrerak 4 eurotan eros daitezke Iortia kultur guneko webgunean eta txarteldegian.