1980ko maiatzaren 14an Martin Zabaleta hernaniarrak eta Pasang Temba sherpak Everesteko gailurrean ikurriña jarri zuten. Urriaren 19ko asteburuan Euskal Herriko Alpinismo Federazioaren mendeurreneko galan omenaldia egin zieten, baita San Mamesen ere. Tembak hitzaldi solidarioa emango du Altsasuko Iortia kultur gunean, azaroaren 8an, 19:00etan, Aurrio Trepalari taldeak antolatuta, zenbait enpresaren laguntzarekin.