Altsasuko parkeko suhiltzaileak ibilgailu batean piztutako sua itzali zuten ostiral arratsaldean. Soldaubide kalean aparkatuta zegoen furgoneta baten motorrak su hartu zuen. Gaztigua jaso ondoren, suhiltzaileak bertaratu eta sua itzaltzea lortu zuten. Ezbeharraren tokira ere Altsasuko Udaltzaingoa bertaratu zen.