2024/10/31 - 2024/11/04 Ostegunean eta astelehenean, 19:00etan; igandean, 19:30ean
ZinemaUrriaren 31n eta azaroaren 3an eta 4an, osteguna, igandea eta astelehena, Paz Vega zinemagilearen zuzendari bezala egin duen lehenengo filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean.
Sinopsia: Sevilla, 1984ko ekaina. Rita eta Lolo 7 eta 5 urteko bi anai-arreba dira, eta langile-familia xume batean bizi dira. Udako oporrak hasi dira eta herrialde osoa iraulita dago futboleko Eurokoparekin, Espainia final laurdenetara igaro baita. Beroak estutu egiten du, eta Ritak hondartzara joatea amesten du, baina auzoko bizimoduak erreserbatuta al dauzka beste sorpresa batzuk?
Fitxa artistikoa: Sofia Allepuz, Alejandro Escamilla, Paz Vega, Roberto Alamo, Daniel Navarro, Paz de Alarcon, Amada Santos, Margarita Asquerino, Enara Prieto, José Luis Rasero.
Saioak:
Urriak 31, osteguna, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto nagusian (4,5 euro).
Azaroak 3, igandea, 19:30ean, Iortia kultur gunearen areto nagusian (5 euro).
Azaroak 4, astelehena, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto nagusian (4,5 euro).