Foruzaingoak jakinarazi duenez, emakumezko bikotekidea erasotzeagatik gizonezkoa atxilotu dute asteburuan. Horretaz gainera, epailearen aginduz, gizonezkoa bikotekidearengana ezin zen 200 metro baino hurbilago gerturatu. Beraz, erasoaz aparte, beraz, urruntze agindua urratzea leporatu diote. Foruzaingoak egin zuen atxiloketa eta berak egin zituen diligentziak.