Txirrindularitzako 2025 denboraldia ate joka dago eta taldeak datorren denboraldirako txirrindulariak eta teknikariak ixten ari dira. Kern Pharma talde profesionalaren harrobia den Finisher talde amateurrak, esaterako, datorren denboraldirako lau txirrindulari berri konfirmatu ditu: Emilio Garcia (Maguisa Guijuelo), Oskitx Egiguren (Baque), Markel Gonzalez (Gastronomiabaska-Liftra-Rosmil) eta Iker Gomez (Quesos Albeniz). Txirrindulari altsasuarra Nafarroako txirrindulari junior onena izan da denboraldi honetan, hamahiru garaipenekin, eta Nafarroako eta Espainiako selekzioekin ikusgarri aritu da.
“Txikitatik txirrindularitzarekin pasioa dut. Eskoletatik junior mailara bitartean kategoria guztietan gozatu dut. Finisher taldeak konfiantza transmititu dit, eta gauzak oso ongi egiten ari den talde honekin batera trebatzen eta hezten jarraitu nahi dut” azaldu du Iker Gomez de Goikoetxeak Finisher taldeko webgunean.