Tokiko merkataritzaren alde

Guaixe 2024ko urr. 31a, 11:18

Lelodun zebrabidea San Joan kalean dago.

Zebrabide batean horren aldeko mezua marraztu dute.

Altsasuko Dendariek Elkarteak (ADE), Altsasuko Udalaren laguntzaz, herriko zebrabide batean esku hartu du, San Joan kalean, Frontoi zeharbidearen parean dagoen zebrabidean hain zuzen ere. Zebrabidearen bi muturretako marra txurietan ADEren irudia marraztu eta tokiko merkataritzaren alde leloa idatzi dute. Ekimen horrekin ADEko kideek “kontsumo arduratsu eta jasangarri batera eramaten gaituen zebrabidea” sortu nahi izan du.