Kantxa faktorea ez zen erabakigarria izan eta CBASK-eko bi talde nagusiek ezin izan zuten Zelandin euren garaipenez gozatzeko aukerarik izan.
Gizonezkoen bigarren maila autonomikoan CBASK Narum Fisioterapiak partida estua izan zuen Egües Aranguren Mutilbaskekin, baina Arangurenekoek irabazi zuten, 8 puntuko aldearengatik, partidaren azken txanpan aldea aterata (67-75). Bigarren maila autonomikoak lider berria du, Castillo de Gorraiz Valle de Egües taldea (8 puntu). Talde altsasuarra zortzigarrena da (5 puntu). Hain zuzen ere, bosgarren jardunaldian, CBASK Narum Fisioterapiak liderraren kontra jokatuko du azaroaren 2an, larunbata, 16:00etan, Olaz kiroldegian.
Emakumezkoen lehen senior autonomikoan, CBASK Gorriz Tattoos taldeak eta Avia Zizur taldeek lehia zirraragarria izan zuten eta markagailuan alternantzia izan zen. Bukaera bihotzekoa emateko modukoa izan zen, baina, azkenean, puntu bakarrarengatik galdu zuen talde altsasuarrak, 43-44. Larraona Claretek jarraitzen du lider (8 puntu) eta talde altsasuarra zortzigarren da (4 puntu). Azaroaren 2an, larunbata, 19:00etan, CBASK Gorriz Tattoos taldeak sailkapenean laugarren den Universidad de Navarraren kontra jokatuko du, OPUS-eko kiroldegian.