Foruzaingoak jakinarazi duenez, bi gizonezko atxilotu ditu Altsasun asteburuan. Kontrol batean 60 gramo speed zeramatzan gizon bat atxilotu zuten. Droga bi gramoko 30 poltsatxotan banatua zuen. Foru poliziak azaldu duenez, droga trafikoa egotzi dioten gizonezkoaren ustezko asmoa litzateke sustantzia Gazte Topagune Sozialistako parte-hartzaileei saltzea. “Gainera, ekitaldi horretan 21 salaketa jarri ziren herritarren segurtasuneko araudiaren kontrako arau hauste larriengatik, zehazki, drogak (17) eta arma zuriak (4) konfiskatzeagatik.
Bestalde, Foruzaingoan jakinarazi du 51 urteko gizonezko bat atxilotu duela Altsasun asteburuan. Urruntze neurri bat urratzeagatik bilaketa agindua zuen.