'+Encuentros/Topaketak' Altsasura iritsiko da

Guaixe 2024ko aza. 11a, 09:30

+Encuentros/Topaketak programaren aurkezpena. NAFARROAKO GOBERNUA

Baluarte Fundazioak eta Nafarroako Gobernuak, Fundacion La Caixaren laguntzarekin antolatzen duen bilurteko programa Nafarroako zortzi herritan izanen da, Nafarroako Liburutegi Publikoen sarearen bitartez; Iortian hiru ekimen izanen dira, guzitak doan

+Encuentros/Topaketak lehenengo aldiz Nafarroa osora iritsiko da Nafarroako Liburutegi Publikoen Sarearen bidez. Hortaz, Altsasun ez ezik, Tutera, Tafalla, San Adrian, Beran, Lesakan eta Agoitzen ere kultura, artea eta hausnarketa sustatzen dituen nazioarteko biurtekoaren ekimenak izanen dira. Programa Baluarte Fundazioak antolatu du, Nafarroako Gobernuaren sustapenarekin eta La Caixa Fundazioaren laguntzarekin. Programaren barruan azaroaren 7tik 29ra hainbat hitzaldi eta arte ekimen izanen dira, eta horietatik hiru Altsasun izanen dira.

Iruñean antolatutako Topaketetan planteatutako hausnarketarako aukera ematen duten gaiak landuko dira +Encuentros/Topaketak programan ere. Besteak beste, Maria Zambrano, Simno Weil eta Hannah Arendt filosofoen pentsamenduaren inguruan; algoritmoen kontrola; emigrazioaren gaia; biolentzia digitala; zuhaitzen hitzak; argazkilaritzaren eta pinturaren begirada; artearen paradoxa edo sorginen ehizaren inguruan hausnartzeko aukera emango dute hitzaldi, emanaldi eta ekimenek. Ramon Andres idazle eta poetak sortu du programa, eta hainbat artista, filosofo, historialari eta zeintzialarik parte hartuko dute; jarduera guztiak doan izango dira. 

Iortian
Altsasuko Iortia kultur gunean +Encuentros/Topaketak programaren hiru ekimen izanen dira, bi hitzaldi eta kontzertu bat, hain zuzen. Azaroaren 22an, Adan Kovacsics itzultzailearen Emigrantea, beti emigrantea hitzaldia emanen du. Hitzaldia 18:30ean izanen da, eta Roberto Valenciak aurkeztu eta gidatuko du, eta gaztelaniaz izanen da. Sarrera librea izanen da edukiera bete arte. 

Hilaren 29an, Carolina B. Garcia-Estevez arkitektuaren Itzalik gabeko mundua. Artearen paradoxa kopia edo asmakizun gisa hizaldia izanen da, 18:30ean. Berta Viteri izanen da aurkezlea eta gidaria. 

Musika kontzertua eta experimentazio akustikoa izanen da programaren azken ekimena Altsasun, Ökologie taldearen eskutik; azaroaren 30ean izanen da, 19:00etan, eta aurretik gonbiapena hartu behar da.

Ökologie Garaikideak Musika Garaikidearen Zentoraren diziplina anitzeko proiektuaren emanaldia proposatuko du; musika abangoardista eta ikus-entzunezko teknologia eta teknologia eszeniko berriei lotutako esperimentazio akustikoa batzen dituena.