Altsasuko alkate Javier Ollo Martinezek aurki ardura berria izanen du: foru parlamentaria izanen da Maria Solana Arana ordezkatuz. PSOEren, Sumarren, Podemosen, EAJren, Juntsen eta ERCren arteko akordioaren baitan, alderdi jeltzaleak Solana RTVEko Administrazio Kontseilurako hautagai gisa proposatu du. Ardura horrek esklusibotasuna eskatzen duenez, foru parlamentua utziko du.
Altsasuko alkate Javier Ollo Martinez Geroa Bairen Nafarroako Parlamenturako zerrendan 11. postuan zegoen, eta berak hartuko du Solanaren lekukoa. Ollok jakinarazi duenez, udaleko eta parlamentuko lanak uztartuko ditu. Alkateak ardura berria noiz hartuko duen ez dago zehaztuta oraindik. Berak ardura berria hartzean legegintzaldi honetako hirugarren parlamentari sakandarra bihurtuko da, Eneka Maiz Ulaiar etxarriarrarekin (EH Bildu) eta Unai Uhalde Iglesias (Geroa Bai) altsasuarrarekin batera. Gainera, Nafarroako Parlamentuan herritarrak ordezkatuko dituen hamabigarren parlamentaria bilakatuko da.
Foru parlamentari sakandarrak
Izen abizenak Herria Aldia Alderdia
Ignacio Javier Gomara Granada Etxarri Aranatz 1979-1983 / 1987-1995 UPN
Gerardo del Olmo Ramirez de Alda Altsasu 1979-1983 HB
Iñaki Urrestarazu Zabalo Altsasu 1979-1983 HB
Emilio Boulandier Maiza Altsasu 1979-1987 PSN
Angel Garcia De Dios Altsasu 1979-1987 HB
Jose Manuel Goikoetxea Askorbe Altsasu 1999-2003 EA-EAJ
Jose Angel Agirrebengoa Imaz Altsasu 2007-2011 NaBai
Asun Fernandez de Garaialde Lazkano Sala Altsasu 2007-2019 NaBai, EH Bildu
Lourdes Goikoetxea Zubelzu Olatzagutia 2011-2015 UPN
Esther Korres Bengoetxea Altsasu 2015-2019 EH Bildu
Unai Hualde Iglesias Altsasu 2015-... Geroa Bai
Eneka Maiz Ulaiar Etxarri Aranatz 2023-... EH Bildu