Susundeguik abenduaren 6ra arteko epea zuen inbertitzaile bat opatzeko, baina azaroaren 5ean jakinarazi zuen likidazioarik gabeko borondatezko hartzekodunen konkurtsora deituko zuela, fabrikaren jarduerari jarraipena emango dion industria inberitzaile baten bila. Egoerak "ziurgabetasuna, bertigoa eta beldurra" sortu du enpresaren 377 langileen artean. Hortaz, langileen ordezkariek Etorkizuna Susundguirentzat. Konponbide orain! lelopean manifestazioa deitu dute azaroaren 10ean, igandea, 12:00etan, Altsasuko Foru plazatik.