Larre eta herri-lurren gaineko zerga ordaintzeko garaia

Guaixe 2024ko azaroaren 7a

Altsasuko ikuspegia Basaluzeko dorre ingurutik. ARTXIBOA

Hilaren akaberara arteko epea dago ordainagiriak helbideratuta ez dutenendako.

Altsasuko Udalak jakinarazi duenez, larreen eta herri-lurren gaineko aurtengo kuotak borondatez ordaintzeko epea zabalik da. Udal ordainagiriak helbideratuta dituztenei azaroaren 7an kargatuko die udalak zenbateko beraien kontuetan. Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduari jarraituz, udala aditzera ematen du azaroaren 30ean bukatuko dela larreen eta herri-lurren gaineko 2024ko kuotak borondatez ordaintzeko epea. Helbideratu gabeko ordainagiriak La Caixako edozein bulegotan ordain daitezke, ordainagiria aurkeztuta. Borondatez ordaintzeko epe hori iraganez gero, Diru-bilketaren gaineko Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak ezarriko dira, eta tramiteak eginen dira premiamendu bidez kobratzeko.