Terraza eta pasabideen gaineko zergaren ordaintzeko deia

Guaixe 2024ko aza. 7a, 11:44

Altsasuarrak Zumalakarregi plazan.

Epea pasata, diru-bilketaren gaineko Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak ezarriko dira, eta tramiteak eginen dira premiamendu bidez kobratzeko.

Terraza eta pasabideen gaineko 2024ko kuotak borondatez ordaintzeko epea zabalik dela jakinarazi du Altsasuko Udalak. Toki erakundearekin ordainagiriak helbideratuta dituztenei zenbatekoa azaroaren 7an kargatuko dira kontuan. Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduari jarraituz, udalak aditzera ematen du azaroaren 30ean despedituko dela epea zerga hori borondatez ordaintzeko. Helbideratu gabeko ordainagiriak La Caixako edozein bulegotan ordain daitezke, ordainagiria aurkeztuta.