Poesia errezitaldi musikatu eta aldarrikatzailea, Altsasun

Guaixe 2024ko aza. 7a, 12:27

Azaroaren 9an, larunbata, Dekumas LBT eta Bandada taldeen errezital musikatua izanen da, Iortia kultur gunean, doan. Aurretik, gazte agendaren barruan, azaroaren 8an, ostirala, Gozamenez kutxa izanen da, Intxostiapuntan.

"Genealogia eta emakume bisexualen sorkuntzak ardatz dituen errezitaldi poetiko eta musikala da. Hau da: zuzeneko poemak errezitatzea musika lagungarri izanda". Horrela dio Demukas LBT eta Bandadas taldeen Bertsotzen BI Versonando emanaldiaren sinopsiak. Abesten eta jorratzen dituzten gaiak, "eduki aldarrikatzailez beterik" daudela gaineratu dute: "emakume gisa zeharkatzen gaituztenak, alegia: genero indarkeria, aniztasun funtzionala, amatasuna...". Azaroaren 9an, larunbata, 18:00etatik 19:30era, Iortian izanen da, Altsasuko Gazteria zerbitzuak antolatuta eta Azaroaren 25 Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako Nazioarteko Egunaren harira Altsasuko Udaleko Berdintasun zerbitzuak antolatutako egitarauaren barruan.

Dekumas LBT Nafarroako Emakume lesbiana eta bisexualen kultur eta kirol elkarte bat da. Besteak beste, hitzaldiak, errezitaldiak, jaialdiak, mendi eta txirrindularitza irteerak eta abar antolatzen dituzte, eta futbol talde bat ere osatu dute. Iortian, Bandadas taldearekin ariko da; runbarock poetiko eta soziala egiten duen Iruñeko bikote bat da. 

Bestetik, gazte agendaren barruan, azaroaren 8an, ostirala, 18:00etan, Gozamenez gazteen artean sexualizatate heziketarako programaren barruan, Gozamenez kutxa izanen da, Intxostiapunta gazte gunean.