Aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, Altsasuko Udalak oposizio lehiaketa deitu zuen gazteriaren eta partaidetzaren teknikaria aukeratzeko. Prozesua bukaturik, kalifikazio epaimahaiak egindako izendapen proposamenari jarraituz, Altsasuko Udalak Erkuden Igoa Oiarbide funtzionario izendatu du. B mailako lanpostuan ariko da, lan kontratudun finkoa gisa lanaldi osoan.
Egonkortze prozesu horren barruan, Altsasuko Udalak lan kontratudun finko izendatu ditu Iñaki Lopez Aguado eta Alazne Guinea Jimenez, gaztetxokoa begirale lanpostuan aritzeko. D mailako lanpostua beteko dute eta lanaldi partziala izanen dute. Deialdi berean beste begirale lanpostu bat bete gabe gelditu da