Azaroaren 16an, larunbata, 19:30ean, Iortia kultur gunean Nevenka Histrion Teatro konpainiak ekoiztutako eta Maria Goirizelaia antzerkigileak zuzendutako antzezlanaren emanaldia izanen da. Duela bi hamarkada baino gehiago Nevenka Fernandezek alkate bat salatu eta epaiketara eraman zuen; #MeToo-ren lehen kasua bihurtu zen. Herrialde horrek auzitegietan arrazoioa eman zion, baina publikoki estigmatizatu zuen, eta Londresera bizitzera joan behar ian zuen. Gema Matarranz, Ales Furundarena eta Marta Megias dira aktoreak. Andaluziako Arte Eszenikoen Palma Azokaren 40. edizioan epaimahaiaren sari berezia eta Arte Eszenikoen Max Sarien XXVII. Edizioan antzerki-ikuskizun onenaren saria izendatuta dago.
Antzezlana Altsasuko Udaleko Berdintasun zerbitzuak Azaroaren 25 Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako egunaren harira antolatutako egitarauaren barruan antolatu dute, Kultura zerbitzuarekin elkarlanean. Sarrerak 12 eurotan eros daitezke Iortia kultur gunearen webgunean eta txarteldegian.