Tanta hotzak Valentzian hildakoak utzi zituen. Eta, horrekin batera, hainbat herritan kalte material izugarriak eragin zituen. Valentziako herritarrei elkartasuna adierazteko produktuen bilketak egin ziren joan zen astean. Altsasuko DYAren bajeran, atzera ere, bilketari ekinen diote. Azaroaren 13tik 15era, asteazkenetik ostiralera 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara egonen dira bilketa egiten. Boluntario gisa aritu nahi dutenek 669 77 49 93 telefonora hots egin dezakete.
Honakoak jasoko dituzte: arropa garbitzeko xaboia, leungarria, garbiketa materiala, erratzak, pertzak, lanbasak, palak, erratz handiak, lixiba, margo txuria, brotxak, etxetresna txikiak, musukoak, norbera babesteko ekipamenduak, botak, eskularruak, zapiak, garbiketarako zapiak eta jateko pasta. Gaztigatu dutenez, nahikoa esne eta ur dute.