Futbola

Preferentean Altsasuk lider jarraitzen du

Guaixe 2024ko azaroaren 12a

Emakumezkoen Preferenteko zortzigarren jardunaldian Altsasuk Peña Sport hartuko du

Emakumezkoen Preferenteko zazpigarren jardunaldian atseden hartzea zegokion Altsasuri, baina lidergoan ez da aldaketarik egon eta altsasuarrak segitzen dute lider (18 puntu), 3 puntura Gazte Berriak Antsoain (15 puntu) dutela. 

Azaroaren 17an, igandea, Altsasuk sailkepenean seigarren den Peña Sport taldea hartuko du 12:30ean Dantzalekun.