Palestinari buruz liburutegian

Guaixe 2024ko aza. 12a, 13:15

Azaroaren 5etik 29ra, Palestinari buruzko erakusketak izanen dira, Altsasuko liburutegian; Palestinaren historia azaltzen dituzten panelak, Mohammed Zaanounen argazkiak eta gaiari buruzko liburuak ikus daitezke. 13an gaiari buruzko Lidon Soriano doktorea eta erizainaren hitzaldia izanen da.

Palestainari buruzko erakusketak izanen dira azaroan, 5etik 29ra, Altsasuko liburutegian. BDZ taldeak eta Nafarroako Liburutegien Sareak antolatu du ekimena, eta panelen bidez Palestinaren historiaren berri ematen da, Israelgo Estatuaren sorkuntzatik, Palestinaren okupaziora eta gaur egungo kirisi humanitarioa, baita genozidioa ere. Bestetik, Altsasuko liburutegiak gaiari buruzko liburuen erakusketa jarri du ere.

Bestetik, Mohammed Zaanounen argazkilari palestinarraren Nire bidaia Gazako ihesaldian argazki erakusketa ere ikus daiteke Altsasuko liburutegian. Zaanounek Gazatik ihes egin zuen, eta bere bizitzako "egunik zailena" izan zela erakusten du irudien bidez. Liburutegian ezagut daiteke bere istorioa.

Erakusketak liburutegiaren ordutegian bisita daitezke, astelehenetik ostiralera, 14:00etatik 20:00etara.

Palestinaren inguruko ekimenen barruan, azaroaren 13an, asteazkena, 18:30ean, Lidon Soriano doktorea eta erizainaren Palestina ¿Crisis humanitaria o limpieza étnica? Las claves del conflicto hitzaldia izanen da, Iortia kultur gunean. Sorianok 20 urte daramatza bertan lan egiten.