Altsasuko Udalak Ondarria industrialderen parean, Burunda ibaian, 20 metroko luzera duen harri lubeta bat egin du. Eta horrekin batera, B kaleko ibai aldeko espaloiaren zati baten zoladura berritu du, zehazki, 420 metro. Espaloia berritzeko lanak erabili dira sareetarako kanalizazioak sartzeko, etorkizunean erabili ahal izateko. Lanak Lakita, SA enpresak egin ditu, horien kostu osoa 114.736,12 eurokoa izanda (BEZa barne). Lan horiek egiteko Altsasuko Udalak Nafarroako Gobernuko Enpresa Politikako, Nazioarteko Hedapeneko eta Laneko Zuzendaritza Nagusiak emandako dirulaguntza jaso du, 92.276,34 euro hain zuzen ere.
Ondarria industrialdearen egoera hobetzeko lanen hirugarren fasea da orain egindakoa.
Joan zen urtean C kalean espaloiak konpondu eta kaleko zorua guztiz berritu zuen udalak. D eta B kaleetan euri urak biltzeko eta zorua berritzeko lanak egin zituen 2022an.