Azaroaren 14an eta 17an, osteguna eta igandea, Aitor Arregi eta Jon Garaño zinemagile euskaldunen eta benetazko gertaeretan oinarritutako Marco filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean.
Sinopsia: Enric Marco Batlle Espainiako sindikalista izan zen, CNTko idazkari nagusi, eta Espainiako Amical de Mauthausen presidente. Elkartearen buru izan zen garaian, Marcok hitzaldi ugari eman zituen, batik bat ikastetxeetan, nazien esparruetatik bizirik nola atera zuen kontatzen. Geroago jakin zen bere biografiako datuak faltsutu zituela Flossenburgeko kontzentrazio-esparrutik bizirik atera zen pertsona gisa agertzeko.
Fitxa artistikoa: Eduard Fernandez, Nathalie Poza, Daniela Brown, Chani Martin, Sonia Almarcha, Fermi Reixach, Vicente Vergara, Jordi Rico eta Julia Molins.
Saioak:
Azaroak 14, osteguna, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto nagusian (4,5 euro).
Azaroak 17, igandea, 19:30ean, Iortia kultur gunearen areto nagusian (5 euro).
Hizkuntza: gaztelania eta katalana (azpitituluekin).