Gizonezkoen bigarren maila autonomikoan, seigarren jardunaldian, CBASK Narum Fisioterapiak denboraldiko bigarren garaipena lortu zuen, partida lehiatuan Universidad de Navarrari 76-67 irabazi eta gero. Castillo de Gorraiz Valle de Egües taldea da liderra (12 puntu), eta CBASK Narum Fisioterapia bederatzigarren da (6 puntu).
Azaroaren 17an, igandea, sailkapenean hamargarren eta arerio zuzena den Larraona Clareten kontra jokatuko du talde altsasuarrak, 12:00etan, Larraona kiroldegian.
CBASK Gorriz Tattoos, Olazen
Emakumezkoen lehen senior autonomikoan, CBASK Gorriz Tattoos taldeak Burlata taldea hartu zuen Zelandi kiroldegian. Burlatak hartu zuen aurrea, baina hasieran CBASK-ek berdintzea eta bi aldiz aurreratzea lortu zuen. Partida erditik aurrera, ordea, Burlatak aldea atera zuen markagailuan, eta alde horri ongi eutsi zion, azkenean 34-41 irabaziz. Sailkapen orokorrean, Larraona Claretek jarraitzen du lider (12 puntu) eta talde altsasuarra zortzigarren da, azkena (7 puntu). Azaroaren 16an, larunbata, CBASK Gorriz Tattoos taldeak sailkapenean bosgarren den Valle de Egües A taldearen kontra jokatuko du, 20:00etan, Olaz kiroldegian.