Kaleak garbitzeko makina erosi du udalak

Guaixe 2024ko aza. 20a, 11:17

Kale garbigailua Isidoro Melero kalean. ARTXIBOA

Deialdira bi enpresa aurkeztu ziren.

Altsasuko Udalerako kale-garbiketarako ekortzeko makina erosi du. Deialdia egin eta bi enpresek aurkeztu zuten eskaintza. Deialdiko epaimahaiak haiek aztertu ondoren Bobinados Labrit SM enpresaren alde egin du. Udalak kale garbiketarako makina berriagatik 82.038 euro (BEZ barne) ordaindu ditu.  Behin kontratua emanda, enpresak 90 egun izanen ditu makina udalari emateko.