2024/11/21 - 2024/11/25 Ostegunean, 19:00etan; igandean, 17:00etan; astelehenean 19:30ean

Zinema

'Azken erromantikoak' filmaren emanaldia

'Azken erromantikoak' filmaren emanaldia
Iortia kultur gunea, Altsasu
Azaroaren 21ean, 24an eta 25ean, osteguna, igandea eta astelehena, 19:00etan, 17:00etan eta 19:30ean, hurrenez hurren, David P. Sañudo zinemagilearen 'Azken erromantikoak' euskal filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean. Filma estreinatu berri dute zinema aretoetan.

Sinopsia: Arabako herri industrial baten kanpoaldean dagoen paper fabrika batean egiten du lan Irunek, segurtasun gutxiko emakume bakarti eta joera hipokondriakoak dituen emakumeak. Bere bizitza ezagun talde txiki batera mugatzen da: bere lankideak, adiskidetasun antzeko zerbait partekatzen duen auzokide bat eta inoiz hartzen ez dituen trenen ordutegiak kontsultatzen dizkion Renfeko operadore bat. Haren oreka hauskorra lehertu egingo da bular batean koskor bat atzematen duenean, eta horrek bat egingo du bera tartean dagoen lan gatazka batekin.
 
Fitxa artistikoa: Miren Gaztañaga, Maika Barroso, Eric Probanza, Itziar Aizpuru, Ignacio Mateos, Joan Sole, Font Garcia, Ion Zumelaga.
 
Saioak:
 
Azaroak 21, osteguna, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto nagusian (4,5 euro).
Azaroak 24, igandea, 17:00etan, Iortia kultur gunearen areto txikian (aurretik, 5 euro; egunean bertan, 6 euro).
Azaroak 25, astelehena, 19:30ean, Iortia kultur gunearen areto nagusian (aurretik, 5 euro; egunean bertan, 6 euro).
 
Hizkuntza: Euskara