Sunsundeguiko Altsasuko autobusak egiten dituen enpresako langile batzuk "sindikatuen zain egon gabe", azokan kontzentrazioa egiten hasi ziren azaroaren 20an, 11:00etan. Lantegiaren egoera ikusarazi nahi izan dute horrela. Etorkizuna Sunsundegui eta Sakanarentzat. Sunsundeguiko langileak borrokan leloa duen pankartaren atzean egin dute bilkura hogei bat langilek.
Asteazkenero, 11:00etan, Altsasuko azokan, elkarretaratzea eginen dutela esan dute langileek. Bestetik, abenduaren 13an, ostirala, 19:30ean, udaletxearen aurrean kontzentrazioa deitu dute.