Kontribuzioa borondatez ordaintzeko epea zabalik dago

Guaixe 2024ko aza. 21a, 11:39

Altsasuko ikuspegia Basaluzeko dorre ingurutik. ARTXIBOA

Aurtengo bigarren seihilekoari dagokiona ordaintzeko garaia da.

Altsasuko Udalak jakinarazi du hiri-lurreko nahiz landa-lurreko ondasunen gaineko 2024ko bigarren seihilekoari dagozkion kontribuzioaren kuotak borondatez ordaintzeko epea abenduaren 30ean despedituko dela. Helbideratutako ordainagiriak dituztenei azaroaren 26ean kargatuko die zenbatekoa beraien kontu korronteetan. Helbideratu gabeko ordainagiriak La Caixako edozein bulegotan ordain daitezke, ordainagiria aurkeztuta. Borondatez ordaintzeko epe hori pasaz gero, Diru-bilketaren gaineko Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak ezarriko zaizkio ordaindu ez duenari, eta tramiteak eginen dira premiamendu bidez kobratzeko.