Saskibaloia

Zilarrezko domina Fermin Herrero Palomorendako

Guaixe 2024ko aza. 21a, 10:30

Fermin Herrero, eskuinean, CBASK-en 2023/2024 denboraldia aurkezteko ekitaldian Enrique Vilas omendu zutenean.

Altsasuarrak 35 urte baino gehiago saskibaloia sustatzeagatik jasoko du Nafarroako Gobernuaren aitortza

Nafarroako Gobernuak Kirol Merezimenduaren Urrezko Domina Carmen Rubio Larrion arku-tiratzaileari emango dio, “arkulari gisa duen ibilbide nabarmen eta distiratsuarengatik”. Halaber, 25 Zilarrezko Domina banatuko dizkie 25 pertsonari, kirol munduan eta jarduera fisiko eta kirol arlokoetan egin duten ekarpenarengatik. 

Domina jasoko dutenen artean Fermin Herrero Palomo altsasuarra dago. CBASK eta bestelako saskibaloi taldeetan eta baita Nafarroako Saskibaloi Federazioko zenbait selekzioetan entrenatzaile izateagatik eta 35 urte baino gehiago saskibaloia sustatzeagatik jasoko du Zilarrezko Domina. 

Sari emate ekitaldia azaroaren 27an, 17:00etan izanen da, Nafarroako Jauregian, Nafarroaren Egunaren harira antolatutako ekitaldien barruan.