16 eta 30 urte bitarteko Nafarroako hamabi bertsolarik parte hartuko dute azaroaren 23an, larunbata, Baztanen jokatuko den XI. Mariano Izeta Bertso Sariketan; tartean Idoia Granizo Uribarrena eta Ekain Alegre Gil bertsolari altsasuarrak daude. Aldibereko bi kanporaketa izanen dira, 18:00etan, Erratzun eta Elizondo, eta horietatik sei sailkatuko dira gaueko finalerako. Afalosteko saio gisa jokatuko da finala, Elizondoko Kortarixar jatetxean. Finalerako sarrerak, afaria eta saioa, bertsosarrerak.eus atarian eros daitezke, 16 eurotan.
Elizondoko kanporaketa Intza tabernan jokatuko da eta Idoia Granizo Uribarrena altsasuarrak parte hartuko du. Harekin batera Ainara Ieregi Aranburu, Beñat Astiz Isasi, Eki Mateorena Zozaia, Endika Legarra Nuin eta Julen Bernaldo de Quiros Royo ariko dira. Gai jartzailea Irati Agesta Latasa izanen da. Erratzuko kanporaketa Zubi-Punta tabernan izanen da eta Ekain Alegre Gil bertsolari altsasuarrak parte hartuko du, Ekhiñe Zapiain Arlegi, Etxahun Azkarraga Fernandez, Josu Txoperena Iribarren, Kattin Madariaga Apaolaza eta Mikel Lasarte Cia bertsalariekin batera. Maialen Belarra izanen da gai jartzailea. Finala 21:00etan jokatuko da, eta Elizondoko eta Erratzuko hiru lehenengoak sailkatuko dira. Gai jartzailea Zigor Gartzia Arregi Zian izanen da.