2024/11/27 19:00etan

Aurkezpena

Abenduaren 7ko manifestazioaren aurkezpena eta solasaldia eginen du EHEk

Abenduaren 7ko manifestazioaren aurkezpena eta solasaldia eginen du EHEk
Gure Etxea eraikina, Altsasu

Abenduaren 7an EHE Euskal Herrian Euskarazek Durangon deitu duen nazio manifestazioaren aurkezpena eginen dute, azaroaren 27an, asteazkenean, 19:00etan, Altsasuko Gure Etxean. Aurkezpenean Gorka Torreren solasaldia izanen da ere. Torre Baionako EHEko kidea da, eta irailaren 10ean epaitu eta 3.268 euroko isuna jarri zioten Iparraldeko ikasleei Baxoa proba euskaraz egitekoa aukera ez dietela eman salatzeko pintaketa egiteagatik eta euskara zapaltzen d utenean Unesco mutu egon dela salatzeko ekintza batengatik.