Abenduaren 14an, larunbata, 19:30ean, Kukai Dantza taldearen eta Jesus Rubio Gamo koreografoaren arteko topaketatik sortutako Txalaparta ikuskizunaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean. "Zazpi interprete errotiko murgiltzen dira dantzaren eta haiekiko ikuspegi garaikide baten arteko topaketak proposatzen duen espazio emozionalean", dio sinopsiak. Sarrerak 10 eurotan eroso daitezke, Iortia kultur gunearen webgunean edo txarteldegian.