Altsasuk badu ordezko bake epailea

Guaixe 2024ko aza. 28a, 11:33

Garbitoki eraikineko lehen solairuan dago Bake Epaitegia. ARTXIBOA

Udalak proposatutako izangaiak hartu du ardura.

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Gobernu Salak bake epaileen eta ahien ordezkoen hainbat izendapen egin zituen azaroaren 11ko bilkuran. Altsasuko Udalak osoko bilkuran onartu ondoren, Gobernu Salak erabaki du Altsasuko ordezko bake epailea Carmelo Jose Llena Garcia izanen dela.