Eguneko Zentroko instalazioetan dago, edozein adineko pertsonarendako bideratuta dago.
1. Zergatik da berezia Josefina Arregui Klinikako Familiendako Atseden Zentroa?
Nafarroako ipar aldeko eta Iruñerriko horrelako zerbitzua eskaintzen duen baliabide bakarra da. Josefina Arregi Klinikaren barruan dagoen arren, edozein adineko pertsonendako eta haien familiendako diseinatuta dago, memoriarekin arazoren bat izan edo bestelako espezializatutako egoera batean egon edo ez kontuan izan gabe.
2. Nork erabil dezake?
Baliabide honek bi helburu ditu: zaintza profesionala ematea eta adineko pertsonendako sozializazio espazio bat izatea, eta zaintzen duten familiei asteburuetan eta jaiegunetan beharrezkoa eta ezinbestekoa den atsedena ematea. Gainera, zerbitzua beharretara egokitzen da; egun bakar bat, asteburu osoa edo behar dituzten egunetan kontratatu daiteke.
3. Zer profesionalek parte hartzen dute zerbitzuan?
Kualifikatutako pertsonak dira; adineko jendea zaintzen esperientzia eta bokazioa dute, bai memoria arazoak dituztenekin bai bestelako behar espezifikoak dituztenekin. Pertsonan Zentratutako Atentzioa gure lanaren oinarrietako bat da.
4. Nola sortu zen zerbitzua sortzearen ideia eta zer behar bete nahi du?
Ideia Eguneko Zentroko erabiltzaileen familien proposamen batetik sortu zen. Alde batetik, adineko senideen astean zeharreko errutinak mantendu nahi zituzten eta beste pertsonekin interaktuatzeko ingurune bat nahi zuten, haien gustu eta gaitasunei egokitutako ekimenetan parte hartzen zuten bitartean. Beste alde batetik, familia horiek atseden hartzeko, ekimen pertsonalak egiteko eta konpromiso sozialendako denbora izatea bilatzen zuten ere.
5. Programak zer ekimen eta zerbitzu eskaintzen ditu?
Ekimenak erabiltzaileen preferentzia eta gaitasunetara egokitzen dira; besteak beste, estimulazio kognitiboa, gerontogimnasia, tertuliak, mahai jokoak eta eskulanak egiten dira. Zerbitzuaren barruan bazkaria, askaria, eguerdiko zukua eta beharretara egokitutako zaintza integratuta sartzen dira.
6. Zeintzuk dira Familiendako Atseden Zentroaren xede nagusiak?
Gure helburu nagusia arreta integrala ematea da, bai adineko pertsonari bai haien senideei eta beharrei, ikuspuntu profesional batetik eta arreta hoberena emateko baliabide egokienak erabiliz.
7. Non dago zerbitzua? Zer azpiegitura dauka?
Zerbitzua Josefina Arregui Klinikako Eguneko Zentroaren instalazioetan dago. Zentroa 2023an eraberritutako espazio bat da, adineko pertsonendako erosoa eta irisgarria. Patio terapeutikora sarbidea dauka; bertan aire librean paseoak ematen dira, eta baratzea, landareak eta loreak zaintzen dira ere.
8. Zer egin behar dute familiek zerbitzuan parte hartzeko edo informazioa eskatzeko?
Klinikara deitu eta gizarte langilearekin, Covarekin, edo Eguneko Zentroko zerbitzu honetako koordinatzailearekin, Sararekin, hitz egin dezakete. Zerbitzua kontratatu aurretik interesa duen familiarekin gelditzen gara, instalazioetatik bisita egiten dugu eta izan dezaketen zalantza guztiak azaltzeaz gain, elkar ezagutzen dugu.
9. Zer inpaktu dauka zerbitzuak erabiltzen duten familietan?
Beharra identifikatu genuenetik eta baliabide hau martxan jartzera animatu ginenetik, espero genuen bezala eragina oso positiboa izaten ari da; espektatibak betetzen ari dira, familiek eta erabiltzaileek konfirmatu diguten bezala. Probatu duten guztiek errepikatu dute; Iruñetik, Leitzatik eta Nafarroako beste alde batzuetatik etorri dira. Familia batek komentatu zigun bere senideak gogo handiarekin itxoiten duela, eta astea luzea egiten zaiola. Gainera, adineko pertsonen artean harreman oso bereziak sortzen dira, baita bere familiarekin eta zaintza profesionalekin ere.
10. Nola bermatzen da arretaren kalitatea adineko pertsonen egonaldian?
Zerbitzuko profesionalek protokoloetan eta klinikaren baloreetan trebakuntza dute. Haien lana adineko pertsonen eta haien familien behar indibidualetan, ongizatea eta segurtasunean zentratzen da, etengabeko gainbegiratzearekin eta jarrera proaktiboarekin.
11. Zer esango zenieke zerbitzua erabiltzea pentsatzen ari diren baina zalantzak dituzten familiei?
Adineko pertsona bat zaintzen duten pertsonei gurekin kontaktatzeko eta ezagutzera animatzen diegu. Zaintzeko ezinbestekoa da gure burua zaintzea. Zerbitzu hau aktibo mantentzeko ideiala da, errutinekin hausteko, jende berria ezagutzeko eta hainbat ekimenetan parte hartzeko.