Automobilismoa

Asier Juanez, bere mailako onena Arasko Igoeran

Guaixe 2024ko abenduaren 9a

Asier Juanez Arasko Igoeran. AVM

Altsasuarra zortzigarren klasean lehena izan zen

Azaroaren 16an I. Arasko Igoera jokatu zen, 6,3 km-ko mendi igoera, Nafarroako Mendi Igoeren Txapelketarako baliagarria. Iosu Beitiak (Speed Car GTR Evo) irabazitako proban (03:06.499), Asier Juanez altsasuarra (Renault Clio Sport) bikain aritu zen eta scratchean hamahirugarren izan zen, baina bere mailan, zortzigarren klasean, lehena (03:34.810).