Azaroaren 30etik abenduaren 1era Emakumezkoen Preferente mailako ligako hamargarren jardunaldia jokatu zen. Altsasuk eta Idoyak jokatu beharreko partida atzeratzea erabaki zuten, eta horrek sailkapenean eragin zuzena izan du, Altsasu liderrak puntuatu ez zuenez, lidergoa galdu zuelako.
Gazte Berriak da Emakumezkoen Preferente mailako lider berria (22 puntu) Altsasu bigarrenari 2 puntu aterata (20 puntu). Asteburuan ez dago jardunaldirik, baina Altsasuk eta sailkapenean bosgarren den Idoyak hamargarren jardunaldian atzeratutako partida igandean, abenduaren 15ean jokatuko dute, 17:45ean, Dantzalekun. Ea Altsasuk 3 puntuak lortu eta lidergoa berreskuratzen duen.